martes, 4 de diciembre de 2012

ELIKADURA ZAINDU BEHAR DA...!!!


Kaixoooo!!

Oraingo honetan haurren elikadurari buruz hitz egingo dizuet eta haurrek honetaz kontzientziatzeko baliabide batzuk aurkeztuko dizkizuet.

Indar handia egin da azken urteetan haurrek hobeto jan dezaten, dieta osasungarri eta orekatua egin dezaten, baina datuei erreparatzen badiegu, ez da aski izan, nonbait. Europan, 22 milioi haurrek behar baino gehiago pisatzen dute (hirutik batek), eta bost milioi baino gehiago gizenak daude. Zer jaten duten jakinda, ulertzekoa da hala egotea: jaki gozoak eta gantz askokoak erruz, eta fruta eta barazki freskoak ia batere ez. Gainera, ariketa fisikorik ez dute egiten askok eta askok, eta horrek ere badu eragina noski.

Haurren gizentasuna arazo bihurtu da -Espainian, adibidez, 6 eta 12 urteko haurren % 16 gizenak daude-, eta Europako Batasunak esku hartzea erabaki du: eskola-politika egokiak sustatzearen aldeko erabakiak hartu ditu, haurrek jaki osasungarri eta elikagarriak eskura eduki ditzaten. Europan abian jarri duten politikak helburu nagusi bat dauka: ikastetxeetan elikadura-heziketako programak abian jartzea, eta horien bidez osasuna eta prebentzioa sustatzea, batik bat haur gizentasunari aurre egiteko. Besteak beste, esnea eta fruta doan banatzeko proposamena egin dute, eta kirola maiz egitearen aldeko jarduerak ere bultzatu nahi dituzte.


BALIABIDEAK:

1."Nandiren sorpresa" ipuina:


2. Pirritx eta Porrotx sukaldaritza atalean, entsalada koloretsuen errezetak eskatzen dizkigute. Animatu eta www.irrienlagunak.com web gunean sartu eta harpidetu zaitez!





3. Kanta batzuk:
Jan,-jan- jan eta jan
sagarra sartu dut
ahoan /edan- edanedan egarri
garenean…





No hay comentarios:

Publicar un comentario