lunes, 3 de diciembre de 2012

GENERO BERDINTASUNAK

Egunon guztiei!! 

Gaur klasean genero berdintasuna lantzeko ipuin bat aurkeztuko dizuet. Sexismoa, gizarteak daukan arazo larri bat da, partaide batzuk gutxiesten dituelarik. Hau konpontzeko, beharrezkoa da txikitatik sexu berdintasunean aritzea, hau bultzatuz. Jakin badakigu, eskolak gizartean gauzatzen diren diskriminazio eta desberdintasunak islatzen dituela eta beraz, baloreak birformulatu behar ditugu guztiak aukera berdinak izan ahal izateko.

Liburua "Hamaika andere ausart" deitzen da.
Idazlea: Xoxe M. Gonzalez "Oli" 
Argitaletxea: Kalandraka 
Itzulpena: Koldo Izaguirre
Marrazkiak: Helle Thomasen 

Laburpena: Hamaika andere ausartek Al Ahmar-ren hasiko dute beraien bidaia. Mundu osotik zehar bidaian joango dira abentura ezberdinak bizitzen asko disfrutatzen dutelarik. 

Lantzen dituzten gaiak:
* Zenbakiak 0tik-10era: gure umeentzako zenbakiak ikastea eta barneratzea ezinbesteko lana da. Ipuin honetan modu polit eta ludiko batean ikasteko aukera izango dute.
*Estereotipoak eta aurreiritziak: normalean, gure kulturan, herrian, gizartean... zenbait estereotipo eta aurreiritzi transmititzen diegu gure haurrei. Neskak beldurtiak, pasiboak, menpekoak... direla transmititzen da maiz, inongo justifikazio zientifiko barik (ez baitago). Liburu honetan berriz emakumeon beste irudi bat transmititzen da: nska ausartak, independienteak, bidaiariak, abenturazaleak...
*Geografia: andere ausartek zenbait leku bisitatzen dituzte: Al-Ahmar (Afrika), Moscu eta Txina (Asia. Hegoamerika, Australia, A Coruña (Galizia), Zarautz (Euskal Herria)...
*Naturaren zenbait elementu: eguzkia, ilargia, basamortua, mendia, haizea, hodeiak....


No hay comentarios:

Publicar un comentario