martes, 4 de diciembre de 2012

SAGUA ERABILTZEN IKASTEKO BALIABIDEA

Arratsaldeon guztioi!!!

Oraingo honetan, informazioaren gizartean bizi garenez eta ume geienak natibo digitalak direnez uste dut haur hezkuntzatik IKT-ak erabiltzen ikasi bahar zaiela eta lehenengo pausuak emateko sagua menperatzea da lehehengo urratsa. Hau lortzeko hemen sagua erabiltzeko eta menperatzen ikasteko joko batzuk uzten dizkizuet.

Joko hauek umeentzat erakargarriak dira kolore asko dituztelako, ahotsa entzuten delako jokoa azaltzen eta animalia agertzen direlako.






Ondo pasaaaa eta Eskerrik Asko!!

ELIKADURA ZAINDU BEHAR DA...!!!


Kaixoooo!!

Oraingo honetan haurren elikadurari buruz hitz egingo dizuet eta haurrek honetaz kontzientziatzeko baliabide batzuk aurkeztuko dizkizuet.

Indar handia egin da azken urteetan haurrek hobeto jan dezaten, dieta osasungarri eta orekatua egin dezaten, baina datuei erreparatzen badiegu, ez da aski izan, nonbait. Europan, 22 milioi haurrek behar baino gehiago pisatzen dute (hirutik batek), eta bost milioi baino gehiago gizenak daude. Zer jaten duten jakinda, ulertzekoa da hala egotea: jaki gozoak eta gantz askokoak erruz, eta fruta eta barazki freskoak ia batere ez. Gainera, ariketa fisikorik ez dute egiten askok eta askok, eta horrek ere badu eragina noski.

Haurren gizentasuna arazo bihurtu da -Espainian, adibidez, 6 eta 12 urteko haurren % 16 gizenak daude-, eta Europako Batasunak esku hartzea erabaki du: eskola-politika egokiak sustatzearen aldeko erabakiak hartu ditu, haurrek jaki osasungarri eta elikagarriak eskura eduki ditzaten. Europan abian jarri duten politikak helburu nagusi bat dauka: ikastetxeetan elikadura-heziketako programak abian jartzea, eta horien bidez osasuna eta prebentzioa sustatzea, batik bat haur gizentasunari aurre egiteko. Besteak beste, esnea eta fruta doan banatzeko proposamena egin dute, eta kirola maiz egitearen aldeko jarduerak ere bultzatu nahi dituzte.


BALIABIDEAK:

1."Nandiren sorpresa" ipuina:


2. Pirritx eta Porrotx sukaldaritza atalean, entsalada koloretsuen errezetak eskatzen dizkigute. Animatu eta www.irrienlagunak.com web gunean sartu eta harpidetu zaitez!





3. Kanta batzuk:
Jan,-jan- jan eta jan
sagarra sartu dut
ahoan /edan- edanedan egarri
garenean…





lunes, 3 de diciembre de 2012

GENERO BERDINTASUNAK

Egunon guztiei!! 

Gaur klasean genero berdintasuna lantzeko ipuin bat aurkeztuko dizuet. Sexismoa, gizarteak daukan arazo larri bat da, partaide batzuk gutxiesten dituelarik. Hau konpontzeko, beharrezkoa da txikitatik sexu berdintasunean aritzea, hau bultzatuz. Jakin badakigu, eskolak gizartean gauzatzen diren diskriminazio eta desberdintasunak islatzen dituela eta beraz, baloreak birformulatu behar ditugu guztiak aukera berdinak izan ahal izateko.

Liburua "Hamaika andere ausart" deitzen da.
Idazlea: Xoxe M. Gonzalez "Oli" 
Argitaletxea: Kalandraka 
Itzulpena: Koldo Izaguirre
Marrazkiak: Helle Thomasen 

Laburpena: Hamaika andere ausartek Al Ahmar-ren hasiko dute beraien bidaia. Mundu osotik zehar bidaian joango dira abentura ezberdinak bizitzen asko disfrutatzen dutelarik. 

Lantzen dituzten gaiak:
* Zenbakiak 0tik-10era: gure umeentzako zenbakiak ikastea eta barneratzea ezinbesteko lana da. Ipuin honetan modu polit eta ludiko batean ikasteko aukera izango dute.
*Estereotipoak eta aurreiritziak: normalean, gure kulturan, herrian, gizartean... zenbait estereotipo eta aurreiritzi transmititzen diegu gure haurrei. Neskak beldurtiak, pasiboak, menpekoak... direla transmititzen da maiz, inongo justifikazio zientifiko barik (ez baitago). Liburu honetan berriz emakumeon beste irudi bat transmititzen da: nska ausartak, independienteak, bidaiariak, abenturazaleak...
*Geografia: andere ausartek zenbait leku bisitatzen dituzte: Al-Ahmar (Afrika), Moscu eta Txina (Asia. Hegoamerika, Australia, A Coruña (Galizia), Zarautz (Euskal Herria)...
*Naturaren zenbait elementu: eguzkia, ilargia, basamortua, mendia, haizea, hodeiak....


viernes, 23 de noviembre de 2012

ABESTIAK

Hemen uzten dizkizuet umeei guztatzen zaizkien abesti batzuk!!!








ASTEKO EGUNAK


Kaixo berrirooo!!!

Orain asteko egunak ikasteko modurik errezena abesten da!! orduan hemen utziko dizuet umeeei oso gustoko duten abesti bat.



*"Abesti bat" hitzetan klikatze baduzue abestiaren letra ateratzen zaizue eta "asteko egunak" hitzetan asteko egunak zeintzuk diren ikusi ahal dituzue.